-
-
2.696 m
853 m
0
7,9
16
31,58 km

Skoðað 29sinnum, niðurhalað 0 sinni

nálægt Calacuccia, Corse (France)

Calacuccia herritik abiatu nintzen Bizikletaz. Herri hau 800 metrotara dago. 200 metro gorago Lozzi herria dago eta hor, kanping ondoan, asfaltatutako bidea bukatzen da, eta barrera batek kotxez pasatzea galarazten du. Hortik aurrera egoera onean dagoen pista batetik Berg. de Cestara (1572 m) igo nuen. Bizikleta bertan itzi eta oinez gora, Refuge de l´Erco (1667 m) ondotik, Lac du Cintora (2200 m) heldu aurretik eskumara eginez tontor batera (2607 m) heltzen da. Ondoren, 150 bat metro jaitsi behar da eta berriz gora eginez Cinto mendiko tontorra (2708 m) lortzen da da. Eguraldi onarekin, korsikako ikuspegi ederrak. Jaitsiera Lac du Cintotik pasatuta egin nuen. Hala ere, gorantz batez ere, une batzuetan bide egokiena aukeratu gabe ibili nintzenez, ondorengo track hau egokiagoa da jarraitzeko:
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/monte-cinto-2-706-m-corcega-realizado-en-junio-14002283

Athugasemdir

    You can or this trail