Niðurhal

Heildar hækkun

679 m

Styrkleiki

Erfitt

niður á móti

679 m

Max elevation

701 m

Trailrank

21

Min elevation

506 m

Trail type

Loop
  • mynd af 12. ZIKLOTURISTEN LAUTADAKO IBILBIDE NAGUSIA (OFIZIALA) | GRAN RUTA CICLOTURISTA DE LA LLANADA (OFICIAL)
  • Myndband af 12. ZIKLOTURISTEN LAUTADAKO IBILBIDE NAGUSIA (OFIZIALA) | GRAN RUTA CICLOTURISTA DE LA LLANADA (OFICIAL)

Hnit

2110

Uploaded

29. mars 2021

Recorded

mars 2021
Be the first to clap
1 comment
Share
-
-
701 m
506 m
119,38 km

Skoðað 102sinnum, niðurhalað 8 sinni

nálægt Elorriaga, País Vasco (España)

[EU]

Abentura honi ekiteko orduan, bidaiariak mendiko bizikleta bat eta zakuto batzuk baino ez ditu beharko, hori eta, jakina, ongi pasatzeko eta bazter zoragarriak ezagutzeko gogoa. Ataria Naturaren Interpretazio Zentroa da ibilbidearen hasiera eta helmuga.

Ibilbidea erlojuko orratzen noranzkoan egitea gomendatzen dugu, horrela sei ibilbide txikietara hurbilduko garelako, hau da, Eraztun Berdera, Vasco-Navarro Trenbide Zaharreko bidera, Ullibarri-Gamboa urtegira, Posten Errege Bidera, Donejakue Bidera, eta, berriz ere, Vasco-Navarro Trenbide Zaharreko Bide Berdera, Estibalitzeko adarrarekin bat eginez.

Ibilbideak eskaintzen duen guztiaz gozatzeko, 2-3 egunean egitea gomendatzen dugu, etapak zatituz zikloturista bakoitzaren gaitasunetara ahalik eta ondoen egokituta. Maturanako, Narbaizako, Araiako edo Aguraingo bitarteko herriak geldialdi ezin hobeak izan daitezke gure bidaian, gaua emateko tokiak eta zerbitzuak jartzen dituztelako gure eskura.

Gainera, ibilbidearen zati bat trenbidez komunikatuta dago, bidera azkar eta erosotasunez itzuli edo sartzeko aukera emanez.

Jende mota guztietarako ibilbidea da. Aukera ugariak eskaintzen dituen Arabako lurraldean bakarka, familiarekin edo lagunekin barneratzeko aukera ezin hobea. Probatu besterik ez duzu egin behar.

Araban barrena bizikletan paseatzea lurraldearen historian barneratzea da. Zikloturistak kolorez betetako paisaia bat izango du bidelagun, ahaztu ezinezko bidaia batean.

Araba natura da bete-betean, ondarea, artea eta kultura ere nonahi eskaintzen duen lurraldea. Euskadin naturgune babestu gehien dauzkan lurraldea da, eta ibar, mendi eta historiaz betetako herrien artean galtzeko inguru ezin hobea.

Bizikleta gainean oso erraza da Araba ezagutu eta Arabaz gozatzea; edonoren eskura dagoen esperientzia da. Horregatik, gugana jakinminez datorren bidaiariari Arabaren zati bat ezagutzeko aukera eskaini nahi diogunez, ibilbide zirkular handi bat diseinatu dugu, askotariko paisaien erakusgarri diren sei ibilbide izugarri ederretan barrena.

Pedalei eraginez aurrera egingo dugu Gorbeialdeko Kuadrillatik, urtegiz betetako lurraldean barrena, Ullibarri-Ganboa inguratuz, non uraren, floraren eta faunaren deiari erantzunez bidaiaria behin baino gehiagotan geldituko den aparteko paisaia batez gozatzeko. Betidanik igarobide eta topaleku izan den Arabako Lautadako Kuadrillara hurbilduko gara.

Hartan barrena doaz XV., XVI. eta XVII. mendeetan Posten Errege Bidea izan zena, barrualdeko Donejakue Bidea edo Bide Berde bihurtutako Vasco-Navarro trenbidearen ibilbide zaharra.

Monumentu megalitikoak, arte erromanikoa edo historiaz betetako gotorleku-herriak han eta hemen barreiatuta, naturan bete-betean murgildutako 117 km-ko ibilbidean. Ibilbide handia aitzakia ezin hobea da esperientzia ahaztezin horretaz gozatzeko, nola esperientzia duten txirrindularientzat hala hasiberrientzat.

Errepide eta trenbide bidezko komunikazio bikainak dauzka ibilbide handi horrek, eta, horri esker, zikloturistak nahierara diseina dezake bere bidaia, zailtasunaren eta erabilgarri duen denboraren arabera.

Araban galtzea begiak zabalik amets egitera gonbidatzen duen lurralde batean galtzea da.

Araba zeharkatu eta Araban barrena doazen ibilbide guztietako tarteak batuz sortu da Lautadako Ibilbide Zikloturista Handia.

Barianteak:

- Errepidetik
- Maturanako lotunea
- Narvajako lotunea
- Araiako lotunea
- Mariertako lotunea

[ES]

Una bicicleta de montaña, unas alforjas y ganas de disfrutar y descubrir rincones maravillosos, es lo único que necesitará el viajero a la hora de emprender esta aventura, que tiene como comienzo y final el Centro de Interpretación de Naturaleza de Ataria.

Lo más recomendable es hacerla en el sentido de las agujas del reloj, acercándonos de esta manera a la seis pequeñas rutas; Anillo Verde, trazado del antiguo Ferrocarril Vasco-Navarro, Embalse de Ullibarri-Gamboa, Camino Real de las Postas, Camino de Santiago y, de nuevo, Vía Verde del Vasco-Navarro con el ramal de Estíbaliz.

Para disfrutar de todo lo que ofrece la ruta, lo ideal es realizarla en 2-3 días, dividendo las etapas como mejor se adapte a las capacidades de cada cicloturista. Las localidades intermedias de Maturana, Narbaiza, Araia, o Agurain-Salvatierra, pueden ser paradas perfectas en nuestro viaje ya que poseen servicios y lugares para pernoctar.

Además, parte del recorrido está comunicado por tren, lo que va a permitir regresar o acceder a la ruta de manera rápida y cómoda. La ruta, está pensada para todo tipo de público. En solitario, en familia o con amigos, es la oportunidad perfecta para adentrarse en una tierra, Álava, que ofrece infinitas posibilidades. Solo hay que comprobarlo.

Pasear por Álava en bicicleta es adentrarse en la historia de esta tierra, mientras un paisaje repleto de colores acompaña al cicloturista en un viaje inolvidable.

Álava es naturaleza en estado puro salpicada de patrimonio, arte y cultura. Es el territorio con más áreas naturales protegidas de Euskadi y un lugar perfecto para perderse entre valles, montañas y pueblos repletos de historia.

Conocerla y disfrutarla sobre una bicicleta es una experiencia al alcance de cualquiera. Es por ello, que se brinda la oportunidad al curioso viajero de recorrer parte de Álava mediante una gran ruta circular, diseñada y conformada sobre seis pequeñas rutas de increíble belleza y variedad paisajística.

Pedalearemos por la Cuadrilla de Gorbeialde, tierra de embalses, circundando el de Ullíbarri Gamboa, un entorno donde el agua, la flora y la fauna invitarán al viajero a hacer una parada para disfrutar de un paisaje inigualable. Nos acercaremos a la Cuadrilla de la Llanada Alavesa, que desde siempre ha sido tierra de paso y de encuentro.

Por ella trascurren, el que fuera en los siglos XV, XVI y XVII, el Camino Real de las Postas, el Camino Santiago del interior, o el antiguo trazado del Ferrocarril Vasco-Navarro, convertido en Vía Verde.

Monumentos megalíticos, arte románico o pueblos fortaleza cargados de historia salpican un recorrido de 117 km en plena naturaleza. La gran ruta es una excelente excusa para disfrutar de esta experiencia inolvidable, tanto para ciclistas experimentados como para aquellos que se están iniciando.

Esta gran ruta cuenta con unas excelentes comunicaciones por carretera y ferrocarril que permiten al cicloturista diseñar su viaje como desee, en función de la dificultad y del tiempo del que disponga.

Perderse en Álava es perderse en una tierra que invita a soñar con los ojos abiertos.

Variantes:

- Alternativa por carretera
- Enlace a Maturana
- Enlace a Narvaja
- Enlace a Araia
- Enlace a Marieta

View more external

1 comment

You can or this trail